Guri buruz

Antzerkiak ingelesa ikasten duten ikasleentzat

ETC English Theatre Company antzerti-konpainia ingeles bat da eta atzerriko hizkuntza moduan ingelesa ikasten duten ikasleentzat antzerkiak ematen ditu. ETC 1988 an sortu zen Michael Harry-ren eskutik, konpainiako zuzendaria.

ETCk bereak diren antzerkiak antzezten ditu, adin bai publikoaren ingeles-mailaren arabera idatziak, zein estilo eta gai-zerrenda zein pedagogiaren arabera. Hasiera-hasieratik gure objektibo nagusia ingelesez “neurrira eginiko” antzerti-pedagogikoa eskaintzea izan da, gure obrak dibertigarri, interaktibo eta suspergarriak eginez.

Gure antzerki guztiak idatzi, entseatu eta antzezten ditugu publikoaren adin, ingeles-maila eta interesgunea kontuan izanik, hortaz, batetik, ikasleen adinak gai-zerrenda eta obraren estiloa mugatzen du eta ingelez-mailak, bestetik, erabiliko den hizkuntza.

ETCren urteko errepertorioan 4 antzerki desberdin ditugu, non 4 publiko-talde desberdinetara moldatuak dauden, adin eta ingeles-mailaren arabera.

Gure aktore guztiak aktore profesionalak dira non ingelesa jatorri-hizkuntza duten, antzezpenetan moldatu eta aldaketak sartzeko beti prest publikoaren erantzunaren arabera.

Antzezpenak eskolan edo institutuan bertanegiten ditugu, edo zuon eskolak edo institutuak erabil dezakeen beste edozein gunetan.

Baldintza bakarrak hauetxek dira:

  • publikoarentzat nahiko toki izatea. Ez dugu antzoki propio bat behar, areto nagusia, gimnasioa edo jangelak balio digutelako.
  • eskenatokirako gune bat, ahal bada altxatua izan dadila eta 3×4 m azalerarekin, korronte-hartunearekin gure soinu-talderako eta gure aktoreak arropaz aldatzeko txoko batekin.

Antzezpenak eskola-ordutan egiten ditugu, atzerriko hizkuntza moduan ingelesa-programa barruko ariketa bat balitz bezala.

Gure antzezpen guztiek 60 bat minutuko iraupena dute eta antzezpen bakoitzarekin dosier-didaktiko bat ematen dugu hura klasean erabiltzeko antzezpena egin aurretik eta/edo ondoren.

Gaur arte, ETCk 46 antzerki-lan orijinal sortu ditu adin eta maila desberdinetarako eta 9250 antzezpen baino gehiago egin ditu non 2000000 lagun baino gehiago joan diren haiek ikustera Europako hainbat lurraldetan.

A MADE TO MEASURE ENGLISH LANGUAGE THEATRE WRITTEN AND PRODUCED FOR SPECIFIC AGES AND LEVELS AND PERFORMED BY PROFESSIONAL NATIVE SPEAKING ACTORS WHO ADAPT TO THE AUDIENCE INFRONT OF THEM